Gaur lagun batzuek Eusko Jaurlaritzak Durangoko Azokan duen postuko materialaren gainean porlana bota dugu. Hemen dioakizue ekintzako idatzia. AHTa bezalako proiektuekin itotzea nahi gaituzue Ez al dakizue porlana botata lurra ito egiten dela? Emankorra zen lurra antzua bihurtzen duzue. Eta horren jabe zerate baina ez dizue ardura. Herriak, landa lurrak, baserri eta bertako bizimodua iraunarazi behar direla ozen diozue eta aldi berean proiektu gehiago egiten dituzue. Heriotza, hori da porlana, baso eta mendi biziak txikitu eta porlana bezalako gauza hil bat sortu. Garapenaren prezio omen da, modernitatearena. Baina zuen garapena denok dakigu zein den "ezin ase, beti jan eta beti gose". Diru eta botere goseak gainezka egiten dizue Zuen kultura ere gauza bera da, herri biziak hartu eta AHT, autopista, superportu eta abarrez bete. Ekinbide honi "hirigintza" deritzozue. Herriak hiri bihurtu nahi dituzue, modernitatea hori ei da eta. Euskal Heritik ere Euskal Hiria egin nahi duzue , haundinahiak jota zaudete. Dirugoseak itsuturik bizi zerate. Ez al dakizue porlana botata lurra ito egiten dela? Emankorra zen lurra antzua bihurtzen duzue. Eta horren jabe zerate baina ez dizue ardura. Herriak, landa lurrak, baserri eta bertako bizimodua iraunarazi behar direla ozen diozue eta aldi berean proiektu gehiago egiten dituzue. Heriotza, hori da porlana, baso eta mendi biziak txikitu eta porlana bezalako gauza hil bat sortu. Garapenaren prezio omen da, modernitatearena. Baina zuen garapena denok dakigu zein den "ezin ase, beti jan eta beti gose". Diru eta botere goseak gainezka egiten dizue Zuen kultura ere gauza bera da, herri biziak hartu eta AHT, autopista, superportu eta abarrez bete. Ekinbide honi "hirigintza" deritzozue. Herriak hiri bihurtu nahi dituzue, modernitatea hori ei da eta. Euskal Heritik ere Euskal Hiria egin nahi duzue , haundinahiak jota zaudete. Dirugoseak itsuturik bizi zerate. Euskal kultura eta Euskal Herriak txikitasuna dira, gertutasuna, anitztasuna... zuek dena berdindu nahi duzue, porlanaren berdintasunean, dena berdina, dena hila. Porlana zuen negozio kutuna da, etxebizitzak nork eraikitzen ditu? eta AHTa eta autopistak?eta norenak dira harrobiak? Galdera hauen erantzuna zuek badakizue, baita guk ere. Hori da zorakeria honen benetako arrazoia, dirua. Aberastea besterik ez duzue buruan eta hori lortzeko ez dizue ardura dena txikitzea, mendi, baso, herriak edota kultura. Euskal kultura eta Euskal Herriak txikitasuna dira, gertutasuna, anitztasuna... zuek dena berdindu nahi duzue, porlanaren berdintasunean, dena berdina, dena hila. Porlana zuen negozio kutuna da, etxebizitzak nork eraikitzen ditu? eta AHTa eta autopistak?eta norenak dira harrobiak? Galdera hauen erantzuna zuek badakizue, baita guk ere. Hori da zorakeria honen benetako arrazoia, dirua. Aberastea besterik ez duzue buruan eta hori lortzeko ez dizue ardura dena txikitzea, mendi, baso, herriak edota kultura. ZUEN PORLANEAN ITOKO AL ZARETE! AHTrik ez eta kitto!! Autoorganizazioa eta borroka